Atzo Anabel Santamariaren oroimenezko partidak jokatu zituzten Ispilla kiroldegian. Urolako gaztetxoekin batera, Hernaniko eta Zumaiako klubetako gaztetxoek parte hartu zuten. Harmailak bete egin ziren eta lortutako dirua Biodonostiari emango diote, gaixotasun neurodegeneratiboen inguruko ikerketak egin ditzan. Ikusleen artean Imanol Gartziandia jokalari zumarragarra egon zen. Gazte honek Urolan jokatu zuen eta egun Asobal ligan jokatzen du. Haurrek argazki asko atera zituzten berekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide