San Silbestre ibilaldia eta Irimora igotzea
Urteroko moduan, urretxuar eta zumarragar askok mendian agurtuko dute urte zaharra eta mendian emango diote ongi etorria berriari. Zumarragan San Silbestre ibilaldia egingo dute igandean. 08:30ean irtengo dira, plazatik. Agiña, Oleta, Samiño, Izazpi eta Belokitik pasako dira. 11:45ean taldeko argazkia aterako dute Izazpin eta 13:00etan salda eta txorizoa emango diete Arkaitzetan. Urretxun, berriz, Irimora igotzea antolatu dute urtarrilaren 1erako. Bertan ere salda eta txorizoa emango dizkiete mendizale guztiei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide