'Club de Gourmets' aldizkariak sukaldari onenari saria eman dio Iñigo Perez urretxuarrari
Club de Gourmets aldizkariko irakurleek chef onenari saria eman diote Iñigo Perez sukaldari urretxuarrari. Perezek hiru jatetxe ditu Madrilen eta hainbat komunikabiderentzat lan egin du. Club de Gourmets aldizkaria Estatu espainiarreko gastronomia aldizkari zaharrena da. Sariak maiatzean emango ditu, Madrilen egingo den Salon de Gourmets ferian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide