Maite Jaka zumarragarrak 750.000 euro eman ditu Haurraren Loterian
Eibarko Errebal kaleko loteria administraritzak Haurraren Loteriako 750.000 euro banatu ditu. Administraritza honetako arduraduna Maite Jaka zumarragarra da. Jakaren aita Izaskun gozo-dendakoen anaia da. Piedad kalean bizi ziren. Maitek 17 urte zituenean Eibarrera joan ziren, amamaren loteria administrazioan lan egitera. 1987an Maitek hartu zuen negozioaren ardura. 30 urte hauetan sari asko banatu ditu: bosgarren saria Gabonetako zozketan eta bi aldiz bigarren saria Haurraren Loterian, besteak beste.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide