Aritz Egeak Salomon taldearekin fitxatu du
Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak Salomon taldearekin fitxatu du. Aurreko urteetan Euskal Selekzioarekin aritu da, Ternua eta Innovate taldeen babesarekin. Egea gustura ageri da. “Salomon mendi lasterketa talde indartsuena da. Estatu mailako taldean arituko naiz, ez Kilian Jorneten taldean. Dena den, Salomon taldeko kide izateak ate asko irekiko dizkit. Nazioarteko lasterketa gehiagotan parte hartzea espero dut”, azaldu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide