Zumarragako pilota txapelketa herrikoia bihar hasiko da
Bihar (larunbata) hasiko da Zumarragako pilota txapelketa herrikoia, Kirolzale enpresak antolatuta. 17 bikotek eman dute izena. 10:00etan Isaias eta Asurabarrenak Ballina eta Salaberriaren aurka jokatuko dute, 10:30ean Del Rio eta Plazaolak Aranburu eta Salegiren aurka, 11:00etan Goenaga eta Villosladak Madina anaien aurka eta 11:30ean Aizpuru IIeta Iturriotz IIk Lopez eta Goibururen aurka.
A taldean Antia-Aranburu, Baez-Etxaniz eta Oliveira-Cruz bikoteak daude, B taldean Fernandez anaiak, Babarro-Urtzelai eta Aleman-Urrate, C taldean Perez-Etxaniz, Aizpuru II-Iturriotz II eta Lopez-Goiburu, D taldean Del Rio-Plazaola, Aranburu-Salegi, Goenaga-Villoslada eta Madina anaiak eta E taldean Zufiaurre-Antzizar, Azpeitia anaiak, Isaias-Asurabarrena eta Ballina-Salaberria. Ligaxkako partidak datozen bost larunbatetan jokatuko dira, 10:00etatik aurrera, Beloki pilotalekuan. Otsailaren 17an atzeratutako partidak jokatuko dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide