Verdiren ‘Rigoletto’ opera emango dute gaur Zumarragan
Verdiren Rigoletto opera emango dute gaur, 20:15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldia Londreseko Royal Opera House aretotik zuzenean eskainiko dute. Saioak bi ordu eta 45 minutuko iraupena izango du, atsedenaldia barne. Sarrerak 12 eurotan jarriko dituzte salgai.
Verdiren opera ezagunena da, La Traviata eta Il Trovatore-rekin batera. Rigoletto hiru zatiko melodrama bat da. Victor Hugo idazle frantziarraren lan batean oinarritua dago. 1851ko martxoan estreinatu zuten, Venezian. Opera gehienetan bezala, ez dira maitasuna, iruzurra eta mendekua falta. Protagonista Mantuako dukearen bufoia da. Bere boterea emakumeekin gehiegikeriak egiteko erabiltzen du. Festa batean madarikazio bat botako diote.
Opera horrek zentsura gainditu behar izan zuen. Izan ere, agintariek ez zuten begi onez ikusi duke bat eta bere gortea lotsagarri uztea. Verdik bere opera onena dela esan zuen eta La donna e mobile pasartea operaren historiako ezagunenetakoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide