Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarra, ETBko 'Gailurra xtreme' saioan
Ainhoa Sanz atleta urretxuarrak ETB1eko Gailurra xtreme saioan parte hartu du. Parte hartzaileek GR-11 ibilbidea egin behar zuten, Irunetik Monte Perdidora, zortzi etapatan. Saioaren lehen atala bihar (osteguna) emango dute, 22:30ean.
ETBkoak Sanzekin harremanetan jarri ziren neska bat behar zutelako eta honek baiezkoa eman zien. Saioa irailean grabatu zuten eta Sanzek “oso gustura” aritu zela esan du. “Ez nintzen ospetsu egiteko edo telebistan ateratzeko joan, esperientzia berri bat bizitzeko baizik. Nire muga non dagoen ezagutu nahi nuen”.
Mendian sekula horrenbeste ibili gabea zen eta “gogorra” izan zela dio. Lesionatuta itzuli zen eta kros denboraldia ohi baino beranduago hasi zuen, baina Euskadiko kros motza irabazi du eta Elgoibarren 12. postua eskuratu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide