The Northagirres taldeak disko berria aurkeztuko du larunbatean
The Northagirres taldeak bere hirugarren diskoa aurkeztuko du larunbatean, Eitzako ermitan. 12:00etan Blues and Decker talde asturiarrak joko du eta 13:00etan The Northagirresek. Taldearen hirugarren diskoaren izenburua Corte fino da. Hendrik Raverren (Los Deltonos) estudioan grabatu dute eta Folc Records zigiluak argitaratuko du. Zigilu honek Los Chicos, Los Deltonos, Lie Detectors, Señor No eta Johnny Casinoren diskoak ere argitaratu ditu, besteak beste. Diskoa otsailean iritsiko da, CD formatuan. Apirilean biniloa kaleratuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide