Elkarteetako plazako obra aste honetan bukatzea espero dute
2017ko azaroan Urretxuko Udalak elkarteetako plaza txikiko lur zorua aldatzeko lanak hasi zituen. Eguraldiak ez du lagundu eta obrak hainbat aldiz gelditu behar izan dira. Izan ere, jartzen ari diren materialak euririk ez egitea behar du. Bihar eta etzi euririk egingo ez duenez, lanak aste honetan bukatzea espero dute. Aurrekontua 49.515 eurokoa da. Kalerrotatik elkarteetako plazara doan eskailera ere berritu behar dute. Aurrekontua 13.000 eurokoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide