La Salle-Legazpik jangela berria eta erabilera anitzeko gunea egingo ditu
La Salle-Legazpi ikastetxeak jangela berria eraikiko du eraikin nagusian eta beheko solairuan erabilera anitzeko gune bat egingo du. Gune hau egiteko egiteko garai bateko lanbide heziketako lantegiak botako dituzte. Espazio hau psikomotrizitatea lantzeko, ikus-entzunezkoak emateko eta proiektuak lantzeko erabiliko dute. Jangelako obra Aste Santuan hasiko da eta datorren ikasturte hasieran estreinatuko dute. Erabilera anitzeko gela abendurako prest egongo da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide