‘Osasunaren bost oinarriak’ hitzaldia, asteartean Urretxun
Xabier Mendiaraz kiropraktikoak Osasunaren bost oinarriak hitzaldia emango du asteartean Urretxun. Hitzaldia kultur etxean izango da, 18:00etan. Ekitaldi hau herritar guztiei zuzendua dago eta sarrera doan izango da. Mendiarazek osasuna nola hobetu azalduko du, kiropraktikaren onuren berri emango du, kiropraktika nori zuzendua dagoen aipatuko du, ergonomia aholkuak emango ditu eta estres mota ezberdinak zeintzuk diren azalduko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide