Enpresen arteko elkarlana ardatz duen BNI Arrakasta ekimena aurkeztu dute
Gaur goizean BNI Arrakasta ekimena aurkeztu dute Urretxun. BNI nazioarteko networking erakunde profesional bat da. Negozio-erreferentzien trukea sustatuz kideentzako bezero berriak lortzea da bere helburu nagusia. Arlo honetako erakunde garrantzitsuena da: 8.000 talde ditu mundu osoan eta iaz BNIko 200.000 kideek 9,8 milioi elkartruke baino gehiago bideratu zituzten.
Taldeetako batean (BNI Arrakasta) Goierri, Tolosaldea eta Debabarrenako enpresak daude. Datorren ostegunean, 06:30etik 08:30era, aurkezpen bilera bat egingo dute Beasaingo Igartza jauregian. Urretxu eta Zumarragako udalek ekimen honi babesa eman diote eta bi herrietako enpresak Beasaingo bileran parte hartzera deitu dituzte. Parte hartzeko, bniarrakasta.com helbidean izena eman behar da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide