Zinetxiki haur eta gazteentzako zinemaldiko pelikulak emango dituzte Labeagan
Urretxuko Labeaga aretoan Bilboko Zinetxiki haur eta gazteentzako zinemaldiko pelikulak emango dituzte. Saio guztiak igandetan izango dira, 17:00etan. Otsailaren 4ko eta 25eko saioak 3 urtetik gorako haurrentzat izango dira eta otsailaren 11koa eta martxoaren 25ekoa 6 urtetik gorakoentzat. Apirilaren 22an, berriz, pelikula irabazleak eta finalistak ikusteko aukera egongo da. Saio bakoitzean bospasei laburmetrai emango dituzte.
Zinetxiki haur eta gazteen artean zine zaletasuna sustatzea helburu duen Begira elkarteak antolatzen du. Azken edizioan 58 herrialdetako 1.600 pelikula jaso dituzte eta horietatik 160 aukeratu dituzte zinemaldirako.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide