Ainhoa Sanz atleta urretxuarrak Gipuzkoako kros txapelketa irabazi du. Irati Zubizarreta beasaindarrak bigarren egin du. Aurten ez da lasterketa bakarrera jokatu, hirura baizik. Sanz izan da Irun, Oiangu eta Donostian emaitza onenak lortu dituena. Donostiako lasterketa ospetsua atzo jokatu zen. Daisy Jepkemei keniarrak irabazi zuen eta Sanz zazpigarren postuan sailkatu zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide