June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak emaitza bikainak lortzen ari dira denboraldi honetan ere. Lukenek Reino del Aneto kimu mailako proba irabazi zuen duela bi aste eta June Espainiako Kopako Super Gigante proban hirugarren gelditu zen joan zen astean. Gainera, azken horrek eskolarteko munduko txapelketan parte hartuko du datorren astean.
Munduko Txapelketa Grenoblen (Frantzia) jokatuko da. Garitano astelehenean joango da bertara. Probak asteazkenean eta ostegunean izango dira. Duela 50 urte Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituzten bertan eta urteurrena ospatuko dute. Neguko kirol guztiak egingo dituzte.
Estatu espainiarretik bi talde joango dira: gazteenak Jakako eskolatik, eta zaharrenak Kataluniako eskola batetik. Zaharrenak 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoak dir,a eta gazteenak 2002, 2003 eta 2004 urteetakoak.
Negua, Jakan
Junek 13 urte ditu eta neguko hiruhilekoa Jakan ematen du, errendimendu handiko programa batean parte hartzen. 4 urterekin hasi zen eskiatzen, eta urtebete beranduago jada gogor ekin zion eskiatzeari. 7 urterekin lehiatzen hasi zen. Ordutik, beti lehenengoen artean ibili da.
Duela hiru urte bere adinekoen Espainiako Txapelketa ofiziosoa irabazi zuen: Cerlerreko eski estazioko Pitarroy proba. Duela bi urte, berriz, Gourette, Astun, Panticosa, Candanchu, Formigal eta Baqueira Bereteko probak irabazi zituen.
Iaz Espainiako Kopan hirugarren postuan sailkatu zen. Sierra Nevadan eta La Molinan podiumera igo zen. Gainera, Valdesquiko eslalon erraldoia irabazi zuen. Espainiako Txapelketan zilarrezko bi domina lortu zituen eta Aragoiko zirkuituko bi probetan podiumera igo zen. Andorrako Borrufa nazioarteko probarako sailkatu zen.
Urretxuarra Jakako eski taldeko kidea da, eta eskiatzea izugarri gustuko duenez, neguko hiruhilekoa bertan ematen du: Integral Ski-ren errendimendu handiko programan parte hartzen du. Neguan Jakako pisu batean bizi da, beste gaztetxo batzuekin eta arduradun batekin batera. Goizez entrenatu egiten dute eta arratsaldean eskolara joaten dira. Gurasoak asteburuetan elkartzen dira berarekin.
Bere anaia Luken ere eskiatzailea da. Asteburuan entrenatzen du, June bisitatzera joaten direnean. 10 urte ditu eta iaz hasi zen lehiatzen. Panticosako eta Astungo probetan nagusitu zen eta beste toki askotan postu bikainak eskuratu zituen: Formigalen hirugarren, Baqueira Bereten bigarren eta bosgarren, eta Pitarroy-n hirugarren eta laugarren. Azken proba hori Espainiako Txapelketa ofiziosoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.