June Garitano eskiatzailea, 11. eta 15. eskolarteko munduko txapelketan
June Garitano eskiatzaile urretxuarrak eskolarteko munduko txapelketan parte hartu zuen joan zen astean. Txapelketa Estatu frantziarreko Grenoble hirian egin zuten. Garitanok bi probatan parte hartu zuen eta batean 11. postuan sailkatu zuen eta bestean 15. postuan. Bere anaia Lukenek, berriz, Kataluniako Baqueira Beret estazioko Amics de Mongarri proba irabazi du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide