Gure Esku Dagok 2018ko egitasmoak aurkeztu ditu Zumarragako kultur etxean. Dinamika hau 2013an sortu zen hiru oinarrirekin: herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da. 2018ko helburua oinarri horiek sendotzea izango da. Horretarako, Herritarron Itunean erabakitzeko ditugun arrazoiak jaso nahi dituzte. 2019 arrazoi bildu nahi dituzte, 2019a erabakitzeko urtea izan dadin lan egin behar baitute.
Herritarron Itunak hiru fase izango ditu. Datorren astetik aurrera mahai-inguruak egingo dituzte hiriburuetan eta ekitaldi horietan erabakitzeko arrazoiak bilduko dituzte, herri eta eskualdeetan arrazoi gehiago biltzeko ekintza parte hartzaileak egingo dituzte eta ekainaren 10ean jasotako arrazoi guztiak plazaratuko dituzte. Goierrin mintegi bat egingo dute arrazoiak jasotzeko, martxoaren 17an. Bestalde, ekainaren 10etik aurrera erabakitzeko eskubidearen alde dauden sektoreen arteko konplizitateak josiko dituzte.
Ekainaren 10ean, jasotako arrazoiak plazaratzeaz gain, Donostiatik abiatu, Bilbotik pasa eta Gasteizko Legebiltzarrean amaituko den giza katea egingo dute. 201,9 kilometro izango ditu eta 100.000 pertsona behar dira. Goierriri 5.000 lagun dagozkio. Goierritarrak Arabako lautadara joango dira, Zuia eta Murgia aldera.
Ekitaldi hau finantzatzeko, parte hartzaile bakoitzari zapi bat emango zaio 5 euroren truke izena ematen duenean. Bi aukera egongo dira izena emateko: Internetez edo norberaren herriko Gure Esku Dago taldearekin harremanetan jarrita. Kamiseta berriak ere atera dira, bata zuria eta bestea berde-urdina. 10 eurotan jarriko dira salgai.
Gure Esku Dagok Ordizian ere aurkezpena egin du. Horra hor Ordiziako ekitaldiko bideoa.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.