Pentsiodunek kontzentrazioa deitu dute biharko
Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek kontzentrazioa deitu dute bihar (astelehena) goizerako. 12:00etan egingo dute Areizaga-Kalebarren plazan. Pentsioen igoera duina eskatzeko elkartuko dira. Espainiako gobernuak %0,25eko igoera ezarri du eta igoera KPIaren araberako izatea nahi dute. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide