Zumarragako Trikitixaren eskusoinua, interpretazio zentroan
Jose Migel Ormazabal Zumarragako Trikitixako kidearen seme-alabek bere eskusoinua Zumarragako Udalari eman diote. Emate ekitaldia interpretazio zentroan egin dute. Izan ere, eskusoinu hau bertan egongo da ikusgai: Zumarragako Trikitixari eskainitako txokoan. Akordeoi hau Donostiako Larrinaga-Guerrini enpresak egin zuen, 1930ean.
Ormazabal Zegamatik etorri zen, trenbidean lan egitera. Gregoria Otaegi emaztearekin batera, Isabel taberna hartu zuen eta beraiek izan ziren Golden dantzalekua ireki zutenak. Horretaz gain, Joxe Oriarekin batera, Zumarragako Trikitixan jo zuen. Oriaren ilobekin ere jo zuen. 1960ko hamarkadaren amaieran jo zuen azkenekoz Zumarragako Trikitixarekin, Hendaian.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide