June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarren garaipenak
June eta Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrek garaipen sorta eskuratu dute azken bi asteburuetan. Hilaren 17 eta 18an Junek eslaloma irabazi zuen Pajaresen. Lukenek lehen postua lortu zuen Astunen. Aurreko asteburu honetan, berriz, Junek Espainiako Kopako bigarren fasea jokatu du: ostiralean eslaloma irabazi zuen, larunbatean bosgarren postua eskuratu zuen jigante proban eta atzo bigarren eta hirugarren egin zuen super jigante proban. Lukenek, berriz, Formigaleko eta Panticosako probak irabazi ditu.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide