Lampedusako gurutzea Zumarragara ekarriko dute astelehenean
Etorkinen aldeko gurutzea Zumarragan egongo da datorren astelehenena. Gurutze hau Lampedusan hondoratutako etorkinen txalupen egurrekin egin zuten. Aita Santuak gurutze hau mundu osoan zehar eramateko eskatu zuen, elkartasuna eta bakea zabaltzeko.
Gurutzea 08:00etan helduko da Zumarragara. Ordu horretan meza egongo da mertzedariatarren elizan. 10:00etan errosarioa errezatuko dute El Salvador elizan, 11:30ean elkartasun ekitaldia egongo da La Salle-Legazpi ikastetxean, 13:30etik 17:00etara gurutzea parrokian ikusgai egongo da, 17:00etan katekesia egongo da parrokian eta 18:00etan etorkinen gurutze-bidea egingo dute toki berean.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide