'Carmen' opera, datorren asteartean Zelai Arizti aretoan
Datorren asteartean, 19:45ean, Carmen opera emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, zuzenean Londreseko Royal Opera Housetik. 200 minutuko iraupena du. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 eurotan. Egunean bertan, 12 eurotan jarriko dituzte salgai. Leihatila 19:00etan irekiko dute.
Emanaldi honen aurkezpenerako, Urretxu eta Zumarragako operaren lagunek Opus Lirica taldekoak gonbidatu zituzten. Izan ere, Opus Liricak Carmen opera egin zuen iaz. Ainhoa Garmendia soprano legorretarrak urretxuar eta zumarragarrei astearteko emanaldira joatea gomendatu zien. “Opera hau oso ezaguna da eta istorioak gaurkotasun handia du. Izan ere, emakumeen aurkako indarkeria lantzen du. Gainera, opera munduan murgiltzeko oso aproposa da eta pertsonaietako bat euskalduna da”.
Asteburu honetan Opus Liricak La Boheme opera antzeztuko du Kursaalen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide