Niko Etxart eta Señor No, Poligrafo Fest jaialdian
Motz tabernak eta Zarraparra kolektiboak Poligrafo Fest jaialdiaren egitaraua aurkeztu dute. Apirilaren 20an Hiri Galduak taldeak eta Niko Etxart eta Hapa Hapak Labeaga aretoan joko dute. Sarrerak Motz tabernan jarriko dituzte salgai. 21ean, berriz, Mice, Libe, The Jungle Fevers, The Kleejos Banda eta Señor No taldeek Gernikako Arbolan joko dute. Sarrera doan izango da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide