Prado-Arratibel bikotea eta Aristi, Goñiren oroimenezko pilota txapelketako finalerdietara
Asteazkenean Goñiren oroimenezko final laurdenetako hirugarren jardunaldia jokatu zen Beloki pilotalekuan. Lau t’erdikoan, Aristi sailkatu zen finalerdietara. Launa zihoazenean Karregali bekainean pilotakada jo zion eta honek ezin izan zuen jarraitu. Binakakoan, Prado eta Arratibelek 22 eta 12 irabazi zieten Alberdi eta Etxeberriari.
Datorren asteazkenean, 18:30ean, final laurdenetako azken jardunaldia jokatuko da. Hasteko, pilota eskolako haurrek jokatuko dute. Ondoren, lau t’erdikoan, Egiguren Alberdiren aurka arituko da. Binakako partidan, Labaka eta Olaizolak, Urbieta eta Garmendiaren aurka jokatuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide