12 urteko mutiko batek Eire-Bankoa txapelketako finala jokatuko du
Igandean, 17:00etan, Eire-Bankoa xake txapelketako finala eta hirugarren posturako partida jokatuko dituzte. Finala Manex Regillaga 12 urteko mutiko elorriarrak eta Jokin Fernandez beasaindarrak jokatuko dute. Fernandez iazko irabazlea da. Hirugarren posturako partida, berriz, Jon Regillagak eta Carlos Sanchez azkoitiarrak jokatuko dute. Jon Regillaga Manexen aita da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide