Euskadi Irratian Urretxuko 'Sortu dira besteak' jaialdiari buruz hitz egingo dute
Gaur, 22:00etan, Urretxuko Sortu dira besteak jaialdiari buruz hitz egingo dute Euskadi Irratiko Lizardiren Baratza saioan. Sortu dira besteak KKinzona irratiak eta gaztetxeak antolatzen dute, euskal kantugile gazteak ezagutzera emateko. Azken edizioan Mikel Uraken, Eneritz Furyak, Hatxe, Xendarineko Ahizpak, Errime eta Seitanek parte hartu dute. Gaurko irratsaioan Isuo Sasiia antolatzaileak hitz egingo du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide