Irungo Txiflando taldeak irabazi du Antzezmotz lehiaketa
Irungo Txiflando taldeak irabazi du antzezlan laburren Antzezmotz lehiaketa, Finisterre lanarekin. Bigarren saria Irun eta Hondarribiko Las Chirlasek irabazi du, Mision insumision lanarekin. Zuzendari onenari dagokion saria Banarte taldeko Rafa Hercek irabazi du eta gidoi onenari dagokiona Suhai taldeko Aitor Navarro eta Laura Muñozek.
Gizonezko aktore onenari dagokion saria Txinparta taldeko Asier Oruesagasti eta Iñigo Antsorregik irabazi dute. Emakumezko aktore onena Muñekajoseko Marina Quintanilla izan da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide