Pablo Pinedaren hitzaldia atzeratu egin dute
Pablo Pinedak bihar Zumarragako Zelai Arizti aretoan eman behar zuen hitzaldia atzeratu egin dute, hizlariaren arrazoi pertsonalak medio. Pineda unibertsitate ikasketak egin dituen Europako lehen Down sindromeduna da eta aktore onenari saria irabazi zuen 2009ko Zinemaldian. Hitzaldi hau Zumarragako Udalak eta Adecco fundazioak antolatu dute. Udalak, Adeccok eta Pinedak berak asko sentitzen dute atzeratu behar izana. Pinedak bere atsekabea helarazi dio udalari. Data berria aurki jakinaraziko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide