Pentsiodunen kontzentrazio jendetsua
Urretxu eta Zumarragako pentsiodunek eta beraien eskaeren alde dauden beste herritar askok kontzentrazioa egin dute gaur goizean Areizaga-Kalebarren plazan. Pentsioak KPIaren arabera igotzea eta gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eskatu dute. Euria eta hotza egiten duen arren, plazako arkupea jendez gainezka zegoen. Ehunka herritar elkartu dira.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide