Martxoan Bertsoa txapelketako finala, ostiralean gaztetxean
Ostiralean, 23:00etan, Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatuko dute gaztetxean. Bilbosaurioak (Sara Bidarte, Maialen Akizu eta Iraitz Sarasola), Tapia eta Leturias (Beñat Agirrezabala, Andoni Imaz eta Mikel Iturriotz) eta Bakallo eta Cia (Antton Fernandez, Iñaki Larrañaga eta Gorka Azkarate) taldeek abestuko dute. Aurten historia gaitzat hartuta abesten ari dira eta finalean etorkizunari buruz abestuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide