Aste honetan Euskal Herriko Itzulia egiten ari dira. Txirrindulari euskaldunak lan ona egiten ari dira eta Euskadi-Murias taldea lehenengoz etxeko itzulian parte hartzen ari da, baina euskal txirrindularitzak garai hobeak bizi izan ditu. Kirol hau suspertzeko haurrekin egiten den lana funtsezkoa da eta Goierri kirol elkartea ere horretan ari da. Aurten 28 txirrindulari ditu, bost taldetan banatuta.
Txirrindularitza saila Goierriren garrantzitsuenetakoa izan da, baina urte batzuetan klubak ez zuen txirrindulari talderik izan. Saila duela hamar bat urte berreskuratu zuten, Aitor Salaberria eta Aitor Chicoren eskutik. Azken hau gazteen prestakuntzaz arduratzen zen eta aurten sailaren ardura hartu du. Bost talde dituzte: benjamin, kimu, haur, kadete eta gazte mailakoak.
Chico gogotsu ageri da, baina laguntza behar du. «Ideia asko ditut, baina ezin dut nahi dudan guztia egin. Boluntarioak behar ditugu». Gainera, guraso askori beldurra ematen die beraien seme-alabak errepidera irteteak. «Neska-mutikoek bizikletan ibili nahi dute, baina gurasoek ez diete uzten, kirol arriskutsua dela uste dutelako. Beste kirol batzuk merkeagoak dira eta aretoetan egiten direnak erosoagoak dira, baina txirrindularitzak beste kirol batzuek ez duten xarma du. Txirrindulari gazteek ez dute sekula kale egiten, ezta euria egiten duenean ere, eta sekulako giroa dute».
Ondo egindako lanak fruituak eman ohi ditu. «Sei urte daramatzat egun gazte mailan dauden txirrindulariekin lanean, eta beraien hobekuntzaren lekuko izan naiz. Iaz oso denboraldi ona egin genuen. bost garaipen lortu genituen eta Euskadiko txapelketan bigarrenak izan ginen».
Gainera, Goierritik pasatako Mikel Mujika 23 urte azpikoen Debabarrena taldean dago. «Iaz oso denboraldi ona egin zuen. Beti eredu bezala jartzen dut. Izan ere, umetan oso txikia zen eta ez zuen indarrik. Baina txirrindularitza asko gustatzen zaio eta oso saiatua da. Hasieran ez zituen lasterketak bukatzen, baina pixkanaka gora egin zuen. Aurten Gipuzkoako ziklo-kros txapelduna izan da. Oso harro gaude».
Goierrin egiten duten lana ezagutzera gonbidatu ditu gurasoak. «Lasterketak ikustera etortzeko esaten diet beti. Txirrindularitza eskolako probak zirkuitu itxietan egiten dira: herri barruan, industrialdeetan… Oso kirol polita da eta beste herrietako lagun asko egiten dituzte».
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.