Aritz Egeak Reventon Trail lasterketa irabazi du Kanariar Uharteetan
Aritz Egea korrikalari urretxuarrak Reventon Trail Aguas de la Palma mendiko lasterketa irabazi zuen larunbatean. Iaz ere Egeak irabazi zuen lasterketa hau. Aurten iaz egindako denbora hobetu du eta gainera errekorra ezarri du: 3.41:29. Bigarrena Thibaut Etienne Baronian izan zen eta hirugarrena Pablo Villalobos. Urretxuarra hasieratik amaierara nagusitu zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide