Andoni Salamero zumarragarrak autoestimu eta motibazioari buruzko hitzaldia emango du eta helduaroari nola aurre egin azalduko du. Ekitaldia Urretxuko kultur etxean izango da, gaur 16:00etan.
Hitzaldia Mairi emakumeen elkarteak antolatu du. «Mairi-koak nirekin harremanetan jarri ziren eta beti ondo hartu nautenez, baiezkoa eman nien. Iaz bioberatasunari buruz hitz egin nuen eta aurten autoestimuari buruz hitz egingo dut. Elkarteko gehienak erdaldunak direnez, gazteleraz hitz egingo dut», azaldu du.
Autoestimua oso garrantzitsua dela azaldu du. «Gure buruari buruz dugun iritziaren arabera, autoestimu gehiago edo gutxiago dugu. Autoestimu gutxi badugu, gure bizitza txikitu egingo dugu».
Beldurrak autoestimua gutxitzen duela gehitu du. «Mundua maitasunak eta beldurrak gidatzen dute. Egun, beldurraren aldeko kanpaina dago. Industria farmazeutikoari, agintariei… gu beldurtuta egotea komeni zaie. Albiste ezkorrak zabaltzen dituzte gu beldurtzeko».
Eta beldurrak gizakiak mintzen ditu. «Beldurra dela eta, adinekoek ez dute etorkizuna argi ikusten. Baina egun inoiz baino aukera gehiago dituzte ikasteko, trebatzeko… Gainera, bizitza itxaropena hazi egin da».
Beldurrari aurre egiteko eta autoestimua eta motibazioa hobetzeko onena sormena lantzea dela dio. «Norberak bere gaitasunak bilatu behar ditu. Gizarteari zer eskaini diezaiokeen aztertu behar du. Indarguneak hartu behar dira kontuan eta ez ahulguneak. Jendeari itxaropena landu behar dela azaldu nahi diot», amaitu du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.