Igandean lore eta landare azoka egingo dute Gernikako Arbola plazan
Igandean Urretxuko 13. lore eta landare azoka egingo dute Gernikako Arbola plazan. Azoka 10:00etan irekiko dute eta 14:00etan itxi.
Loreak, landareak, lorezaintzako tresnak eta jateko lore eta haziak jarriko dituzte salgai. Erosleen artean loreak eta landareak zozkatuko dituzte. Gainera, haur eta helduentzako tailerrak egongo dira. 11:00etatik 14:00etara lore apaingarriak egingo dituzte.
Zortzi saltzaile
Gipuzkoa eta Bizkaiko zortzi saltzailek parte hartuko dute: Legazpiko Lorearteko, Ordiziako Azantza, Aramako Aritz Urretabizkaia, Usurbilgo Aranburu, Lasarte-Oriako Zurlan, Urretxuko Amaia Cid, Usurbilgo Urtinea eta Iurretako Ortuberri.
Cid urretxuarrak lehenengoz parte hartuko du bere herriko lore azokan. Artisau gazte honek loreei tratamendu bat ematen die apaingarri bezala erabili ahal izateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide