Haizearen biktimen hilerria
Azken egunetako euriteak ez du Urola ibaiak gainezka egitea lortu, baina berarekin etorri den haizeak kalte txiki batzuk eragin ditu. Aterki askok ez zuten atzoko haizetea jasatea lortu eta lurrean botata bukatu zuten. Horra hor Zumarragako kale garbitzaileek Trintxera inguruan jasotako aterkiak, haizeak eramandako beste gauza batzuen ondoan. Haizearen biktimen hilerria.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide