Lore eta landareen XIII. Azoka egin dute gaur Urretxun, Gernikako Arbola plazan. Gipuzkoatik eta Bizkaiatik zortzi sailtzaile gerturatu dira, loreak, landareak, jateko lore eta haziak, eta lorezaintzako tresnak saltzera. 10:00etatik 14:00etara bitartean egon da azoka martxan, eta 11etatik 14:00etara lore apaingarrien tailerrak egin dituzte, gazte zein helduentzat.
Saltzaileen artean, Legazpiko Lorearteko, Ordiziako Azantza, Aramako Aritz Urretabizkaia, Usurbilgo Aranburu, Lasarte-Oriako Zurlan, Urretxuko Amaia Cid, Usurbilgo Urtinea eta Iurretako Ortuberri izan dira azokan. Erosleen artean loreak eta landareak zozketatu dituzte.