Bidegorriak Japoniako lorategi bat dirudi
Bidegorriko zuhaitzek aste honetan loratu dute eta pasealekuak Japoniako lorategi batzen antza hartu du. Izan ere, zuhaitz hauek japoniarrak dira: prunus serrulata kanzan motakoak, hain zuzen ere. Herri askotan jarri dituzte, beraien loratze zoragarria dela eta. Loraldiak bi aste inguru irauten duenez, hurrengo egunetan ere loreen edertasunaz gozatu ahal izango da. Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.
https://youtu.be/OOBTCRjf8vI
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide