Urretxuko igerilekua itxura hartzen ari da
Jon Luqui alkateak eta Igor Zubillaga eta Jon Albisua zinegotziek igerilekuko obra bisitatu dute gaur goizean. Negu gogorra egin du eta horrek lanak atzeratu ditu, baina bainu denboraldia ekainean hasiko da aurten ere. Dagoeneko putzuak eginda daude. Igerileku handia txikitu egin dute eta haurrena behera jaitsi dute. Gurasoentzat erosoagoa izango da eta zaintzaile gutxiago behar izango dira. Gainera, eguzkia hartzeko toki gehiago egongo da. Bestalde, Antzuolakoak bezalako ur-jolasak jarri eta eskailerak berritu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide