Kontzentrazioa egingo dute gaur, Nafarroako Auzitegiaren epaiarekin desadostasuna azaltzeko
Kontzentrazioa deitu dute gaurko, 2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaiarekin desadostasuna azaltzeko. Bost gizonak sexu abusu delituagatik zigortu dituzte eta ez sexu erasoagatik. Kontzentrazioa 20:00etan izango da, Areizaga-Kalebarren plazan. “9 urte??? Justizia matxista. Indarkeria matxista gehiagorik ez” izango da lema.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide