Igor Arrietak irabazi du Mendijurren omenezkoa
Aralar taldeko Igor Arrieta uhartearrak irabazi du Amelio Mendijurren omenezko proba. Aurten 35. edizioa bete du Goierri Kirol Elkarteak antolatzen duen lasterketak, eta kadete mailako 147 txirrindularik parte hartu dute. Arrietaren atzetik, Aimar Etxeberria taldekideak eta Buruntzazpiko Asier Pozok osatu dute podiuma.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide