Telmo Trenor donostiarra, larunbatean ariko diren lau DJ-etako bat / Argazkia: Donostiako Piratak
Larunbatean elektronika jaialdia egingo dute gaztetxean. 19:00etan Garazi Gorostiagaren (Bilbo) saioa izango da goiko solairuan. 20:00etan solasaldia egingo dute eta 22:30ean hasiko dira musika emanaldiak: Eyharts (Bergara), Telmo Trenor DJ (Donostia) eta Frances Be DJ-aren (Donostia) musikaz gozatzeko aukera egongo da.