Dani Garciak ez du Eibar taldean jarraituko
Dani Garcia futbolari zumarragarrak ez du Eibar taldean jarraituko. Garciak sei denboraldi eman ditu Eibarren. Taldea 2. B mailan hartu zuen eta Lehen Mailan utziko du. Azken urteetan bera izan da kapitaina, gainera. 200 partida baino gehiago jokatu ditu Eibarrekin.
Gaur prentsaurrekoa eman du bere erabakiaren berri emateko. Oso hunkituta azaldu da eta bere taldekideen babesa izan du. Ez du iragarri datorren denboraldian zein taldetan jokatuko duen, baina Athletic-en jokatuko duela uste da. Garciak 28 urte beteko ditu maiatzaren 24an.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide