Bertso jaialdi bikaina, Kilometroak 2018ren eskutik
Datorren ostiralean, hilak 18, bertso jaialdia egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan. 22:30ean hasiko da. Belaunaldi ezberdinetako lau bertsolarik parte hartuko dute: Andoni Egañak, Aitor Mendiluzek, Alaia Martinek eta Mikel Iturriotz urretxuarrak. Beñat Torres izango da gidari eta gai jartzailea. Jaialdi hau Kilometroak 2018k antolatu du.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan Ikasleek eta langabetuek 8 euro ordainduko dute. Sarrerak ikastolan eta Kilometroak dendan eros daitezke. Baita hainbat tabernatan ere: Legazpiko Katilu, Azkoitiko Latz, Beasaingo Irizar, Ordiziako Moderno, Lazkaoko Zelata, Urretxuko Zona Zero eta Motz eta Zumarragako Arkupe.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide