Urolak ez du bere esku mailari eustea
Urolaren gizonezkoen lehen taldea Ohorezko Erregionalean jarraitzeko borrokatzen ari da, Hondarribiarekin batera. Hondarribiarrek bi puntu gehiago dituzte, jardunaldi baten faltan. Hala, Urolak azken partida irabazi beharra du eta kostaldekoek berea galtzea behar du. Urolak larunbatean 17:30ean jokatuko du ligako azken partida: Errenteriako Touring taldearen aurka, Fanderia zelaian. Touringek hiru puntu bakarrik lortu ditu orain arte. Hondarribiak, berriz, sailkapenaren erdialdean dagoen Aretxabaletaren aurka jokatuko du.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide