Ekainaren 1ean Xabier Ormazabal beka emango dute. Bere lagunek eta Urretxuko Udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte beka emate honen inguruan: street boulder saioa, musika, haurrentzako jolasak…
Ormazabal goi mailako mendizalea zen. Sobietar Batasun ohiko mendi altuenak igo zituen eta hala Elurretako Gepardoa titulua eskuratu zuen. 2004an zendu zen, Cho Oyun. 24 urte bakarrik zituen.
Iaz, bere anaia Andonik, bere lagunek eta Urretxuko Udalak beka deialdia egin zuten bere oroitzapena bizirik mantentzeko eta bere ibilbidea ezagutzera emateko. Bekara 24 urte azpikoak bakarrik aurkeztu ahal izan dira eta mendizaletasunarekin lotutako proiektuak aurkeztu dituzte: berrikuntza teknikoak, argazkigintza, bideoa…
Lehen edizio honetara zortzi proposamen aurkeztu dira: Las tres caras norte de los Alpes, Mendian hurbilduz (integrazio sozialerako egitasmoa), Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere, Pausoz pauso Gasherbrum 4, Hartu Eman (Madagaskarren), Alpeak, Moroko eta Peru, Roncagli Indomitus (Patagonian) eta Sherpen bidea jarraituz. Epaimahaia Mikel Zabaltza, Oscar Gogortza eta Unai Mendiak osatu dute eta erabakia ekainaren 1ean emango dute ezagutzera.
Egun horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 18:00etatik street boulder saioa egongo da. Nahi duten guztiek Urretxuko alde zaharreko 10 tokitan eskalatu ahal izango dute. Izen-ematea doan izango da.
Ordu beretan, haurrentzako jolasak egongo dira eta trikitilariek joko dute. Ondoren, Labeaga aretoan luntx bat egingo dute eta saria banatuko dute. Bukatzeko, bi ikus-entzunezko emango dute: Alex Areizaga zumarragarraren Orain eta Arkaitz Iurrita ormaiztegiarraren Al otro lado de la cuerda.
Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak eta Andoni Ormazabalek (Xabierren anaiak) prentsaurrekoa eman zuten atzo kultur etxean ekitaldi hauek guztiak aurkezteko.
Fidalgok Ormazabali eta bere lagunei eskerrak eman zizkien udalaren izenean. «Hau guztia Andoniren eta bere lagunen ilusioari esker egin dezakegu. Eskerrik asko Urretxuri ematen diozuen guztiagatik».
Ormazabal ere esker oneko azaldu zen. «Eskerrak eman nahi dizkiot udalari, gure esku jarri dituen baliabide guztiengatik. Bereziki, Miren Castillori eta Migel Cristobali. Lagunei ere eskerrak eman nahi dizkiet», aipatu zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.