Ainhoa Sanz, laugarren Zegamako kilometro bertikalean
Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarra laugarren sailkatu da Zegamako kilometro bertikalean, hirugarrenetik 66 zentesimatara. Podiumetik oso gertu gelditu da, beraz. Igone Campos zumarragarrak ere lan bikaina egin du: hamabosgarren postuan sailkatu da. Kilometro bertikaleko emakumezko onena Christel Dewalle frantziarra izan da eta gizonezko onena Remy Bonnet suitzarra.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide