ONCE fundazioak Zumarragako ospitalea saritu du
ONCE fundazioak urtero sari batzuk ematen ditu. Aurten, Zumarragako ospitaleari eman dio erakunde publiko bati dagokiona, irisgarritasunaren alde egiten duen lanagatik. Izan ere, 1997ko irisgarritasun legea betetzen duen ospitale bakarra da. Sari banaketa Kursaalen izan zen eta saria Laura Agirre kudeatzaileak jaso zuen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide