Karla Kortazar eta Aitor Hernandezek irabazi dute Euskadiko Mendi Bizikleta txapelketa elite mailan
Ekaitzak ez ditu txirrindulariak Irimo inguruan osatu beharreko ibilbidean. 177 txirrindulari atera dira Santa Barbarako irteeratik, zazpi kategoriatan banatuta. Onenak elite mailan Karla Kortazar eta Aitor Hernandez izan dira. Julen Latorrek irabazi du 23 urtez azpikoa, Iker Arruabarrenak Master 30, Migel Sanchezek junior 1 eta Iñigo Aranburuk junior 2 mailan. Estibaliz Sagardoi onena izan da junior mailan emakumezkoetan. Patxi Ciak Master 40 maila irabazi du eta Migel Anjel Pelaezek Master 50ean.Kadeteen bigarren mailan Adrian Losarcos eta lehenengoa Joseba Gorostegik irabazi dute gaurko proba. Kadete mailako neska onena Nahia Polo izan da.
Proba gorabeheratsua prestatu zuten Urretxuko Goierri txirrindulari elkartekoek. 4.800 metro inguruko luzerarekin, maila bakoitzak zegokion buelta kopurua egin du. Tenperatura beroak egin ditu, baina antolatzaileen arabera euria baino eguraldi hobea izan da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide