Urretxuar eta zumarragarrak Zarauzko triatloian
Larunbatean Zarauzko triatloia izan zen, Euskal Herriko garrantzitsuena. Urretxu eta Zumarragatik zazpi lagun joan ziren: Iñaki Taboada, Jose Mari Mujika, Aitor Bustos, Josetxo Mujika, Juancar Rueda, Iban Azarola eta Jon Murua. Lehenengo seiak Plazaola Urola triatloi taldeko kideak dira.
Parte hartzaileek 2.800 metro egin zituzten igerian, 78 kilometro bizikletan eta 21 kilometro korrika. Josetxo Mujika lehenengoa izan zen bere mailan. Gainera, Zarauzko triatloia 27 aldiz egin du. Larunbatean Zarautzen elkartu ziren guztien artean, beste inork ez du horrenbeste aldiz egin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide